Beti gure artean, Joxean Artze (BIRPROGRAMATUTA)
© Portadako argazkia egiteko Juantxo Egañaren argazkia erabili da. Berrian sartuz, KMK-k antolaturiko emanaldiaren xehetasunak ikusi daitezke.
Beti gure artean, Joxean Artze
Greba deialdia dela eta, eta programatutako ekitaldiaren kalitatea bermatu ezin denez, datorren urtarrilak 11ra atzeratzea erabaki da.
Barkatu eragozpenak.
© Portada egiteko oinarritzat erabili den argazkia Juantxo Egaña argazkilariak Joxean Artzeri 2013an ateratakoa da.
Usurbilen jaio zen, 1939ko apirilaren 6an. Joxean Artze poeta, idazlea eta txalapartaria izan zen. Euskal kulturaren azken hamarkadetako erreferente garrantzitsuenetariko honek, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin sortu zuen Ez Dok Amairu taldea.
Duela 5 urte baino gehiago utzi bagintuen ere, Koldo Mitxelena Kulturunean Joxan Artze… espirituz ere bai! ikuskizunarekin oroitu nahi dugu. Andoni Salamerok eta Pello Ramirezek parte hartuko dute ekitaldian.
Euskaraz eta 19:00etatik aurrera, azaroaren 30ean elkartuko gara artista polifazetiko baten bizitza errepasatzeko. Bere alderdi espiritualaren aldeko testigantza emateaz gain, biolontxeloarekin batera poemak errezitatuko ditugu.
Bizitza bat, ondare bat
Hilaren 30ean entzungo ditugun poemak, musikari eta olerkari gipuzkoarrak Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian utzitako ondarearen parte dira. Bertan, argazkiak, eskuizkribuak, zurezko piezetan idatzitako bertsoak, gutunak, paperak eta lan-dokumentuak eta liburuak gordetzen dira, gehienak euskal kultura eta metafisikari buruzkoak. Hau da, beraz, artistaren sormen prozesua gertutik ezagutzeko aukera ematen digun altxorra.
Baina, dokumentazioaren berezko balioaz gain, Joxean Artzeren funtsa bereziki interesgarria da, Koldo Mitxelena Liburutegiak gordetzen dituen euskal kulturaren inguruko beste funts batzuekin bat egiten duelako. Horietako bat da, hain zuzen ere, Xabier Leterena, biak izan baitziren Ez dok Amairu taldeko kide. Bertan dago ere Herri Irratiko fondoa, talde horren lanaren zabalkundean garrantzi handia izan zuena, baita euskal musika berriaren zabalkundean ere. Eta, nola ez, Antonio Zavalaren funtsa. Berak jasotako ahozko tradizioa izango zen urte batzuk geroago artista abangoardista horiek deskubritu eta berrituko zutena.