Bi amona, eta bi bizitza baino askoz gehiago

Estamos todas bien
Ana Penyas
Salamandra Graphic, 2017
Amonak.
Guztion amonak.
Eta beraien bizitzak. Ezkutukoak. Etxekoak. Isilak.
Baina inork neurtu du zein den izan duten eragina? Amona baten eragina bere etxean, bere familian, beri bilobengan, bere ingurunean, auzoan, gizartean edo gure historian?
Ana Penyasek galdera hauek erantzun nahian jaso du komiki honetan bere bi amonen historia, Herminia eta Marujarena, bere bi amonen bizipenak, zahartzaroko lapsusak eta beren eragina gaur egun.
Zenbat kontu dauden oraindik ikertzeko, aztertzeko eta erakusteko gure aiton-amonen bizipenetan!!