Biblioteka eta Jakintza. Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak

Komisarioa: Piedad Solans
2014.03.20 -2014.08.09
Artistak: Ignasi Aballí, Eugenio Ampudia, Xabier Erkizia, Fernanda Fragateiro, Dora García, Pablo Genovés, Mariam Ghani, Candida Höfer, Joseph Kosuth, Eva Lootz, Maider López, Ricardo Okaranza, Arrate Rodriguez, Sean Snyder, Montserrat Soto, Zhou Xiaohu
“Biblioteka” eszentriko gisa pentsatu zelarik, eta bere jatorrizko tokitik desplazatuta, erakusketak Koldo Mitxelena Kulturunearen fundazioaren lehen hogei urteak ospatzen ditu, komunikazioaren gizartean liburuari, lengoaiari eta bibliotekari lotuta dauden gaien berri emanez. Biblioteka bateko gunean egiten den bezala, irakurketarako ibilbide eta eremu semantikoak, sinbolikoak eta kontzeptualak sortzeaz gain, indizeak, testu/inguruak, narrazioak, digresioak eta taxonomiak ere sortzen ditu.
Obren eraginez, klasiko ondorengo jakintzaren erakunde gisa azaltzen da biblioteka: artxiboak, ezagutzaren metaketa eta desagertzea, entropia eta jakintzaren hondakinak, irakurketa eta hermeneutika, itzulpena eta zentsura, dokumentatzeko eta sailkatzeko euskarriak nahiz programa digitalak, eta irakurtzearen ekintzaren intimitatetik irudi nahiz hipertestuen, pantaila nahiz ikuskizunen irakurle/ikuslearen konektibitate publikora igarotzeko urratsa.
Arte garaikidetik abiatuta, artisten begiradak biblioteken funtzio soziokognitiboa, eta eraldaketa historikoak nahiz teknologikoak hartzen ditu, eta pentsamendu, kultura, zientzia eta lengoaiaren transmisio kolektiboaren gune den aldetik, aurre egiten die erronkei.
Piedad Solans
Komisarioa
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17