“Biblioteca eta jakintza. Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak" erakusketaren aurkezpena
Koldo Mitxelena Kulturuneak “Biblioteka eta jakintza. Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak” erakustaldia aurkezten du gaur, Martxoak 20, arratsaldeko 19:30tan. Martxoaren 20tik, abuztuaren 9a arte egongo da erakustaldi hau Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan. Erakustaldi honen bidez ere, Koldo Mitxelena Kulturunearen hogei urteak ospatu nahi dira.
Bibliotekaren kontzeptua angelu desberdinetatik jorratzea da proiektu honen helburu nagusia. Erakustaldi hau ikusi ondoren, bibliotekaren garrantziaz hausnartzeko galderak sor ditzakezu; izan ere, historian zehar, biblioteka izan da hizkuntza, kultura edota transmisio kolektiboa burutzeko leku aproposena izan da beti.
Erakustaldiaren proiektua bi ardatzetan oinarrituta dago. Lehenengo ardatza, parte hartu duten nazioarteko hamabi artisten obrak, Piedad Solans-ek komisariaturik; eta gainera, lau proiektu espezifiko, Koldo Mitxelena Kulturunearen pertzepzio espazialean, testualean eta kontzeptualean oinarrituta daudenak. Bigarren ardatza, Koldo Mitxelena Kulturuneak jardunaldi batzuk prestatuko ditu erakustaldia aurrera doan heinean. Jardunaldi hauen berri aurrerago informatuko da.
Erakustaldiaren muin teorikoa gaurtik aurrera ikusteko aukera duzue Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan. Formatu eta hizkuntza desberdinak dira erakustaldi honen ezaugarri berezienak, bertan parte duten artistek oso estilo desberdinak erabiltzen baitituzte.
{jcomments on}