‘Bibliotopía. Libros como material artístico' hitzaldia Javier San Martin-en eskutik
Ostegunean, maiatzak 15, arratsaldeko 7:30tan, erakustaretoan, KOLDO MITXELENAK Kulturuneak antolatutako eta Francisco Javier San Martinek koordinatutako ‘Irudien Biblioteka, Liburuen Museoa` zikloko azken hitzaldia ospatuko da: ‘Bibliotopía. Libros como material artístico`. San Martin bera izango da hitzaldiaren hizlaria.
Hitzaldi honetan ez da liburuen erakusketak gaia aztertuko, liburuak erakusketetan baizik. Irakurketaren funtzionalitatea baztertu eta arte guneetako ikusizko material bihurtzen diren liburu eta agiriak; ohiko izaera pribatua baztertzen dutenak, konnotazio eta esanahi berriez osatutako erakusketa gune publiko batean sartzeko.
Francisco Javier San Martin historialaria eta arte kritikaria da, eta XX. Mendeko Artearen Teoria eta Historiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. Artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu XX. mendeko arteari buruz. Horien artean nabarmentzekoak dira artearen eta argazkilaritzaren arteko harremanei, Italiako futurismoari, eta Marcel Duchamp, Piero Manzoni eta Jorge Oteiza artistei buruzkoak.