Bidaia bat espazioan
Yuri Gagarin, Neil Armstrong…
Bidaia bat espazioan
Lilura batzuentzat, zientzia fikzioa besteentzat, espazioaren konkista inor axolagabe uzten ez duen gaia da. Gaurko egunez, 1961ean, Yuri Gagarinek arrakastaz egin zuen gizakiaren historiako lehen hegaldi espaziala. Vostok 1 izeneko bere ontzian hegan egin zuen 108 minutuz.
Orduz geroztik, kanpoko espazioaren ikerketak ez du etenik izan, eta herrialde asko hura ezagutzen lehenak izaten ahalegintzen ari dira. Guztien oroimenean daude Neil Armstrongek Ilargiaren gainazalean 1969an egin zituen lehen urratsak, satelite bidez telebistan zuzenean eman zen ekitaldi historikoa. Ondoren, indarrak transbordadore espazialen programan jarri ziren, 1981 eta 2011 artean astronauten, sateliteen eta zunden garraioa erraztu zuten. 2000. urtean Nazioarteko Espazio Estazioa estreinatu zen, mundu mailako ikerketa espazialaren mugarri bat, non hainbat herrialdek indarrak batu zituzten helburu komun baten alde.
2024an hainbat programa jarriko dira martxan, besteak beste: Artemis, Ilargia hobeto ezagutzeko; Viper, Ilargian ura bilatzeko; eta Europa Clipper, Jupiterren ilargi izoztuetako bat ikertzeko.
KMK Liburutegian espazioa oso presente dago. Kosmosa eta bere ezagutza inspirazio-iturri izan dira eta izaten jarraitzen dute idazle, komikigile, zinema-zuzendari, artistentzat orohar. Ezezagunaren misterio horrek sortzaileei bide ematen die milaka eszenatoki posibletan murgiltzeko, non batez ere fantasia baina baita ere, errealitatearen zati txiki bat nahasten diren, eta formatu desberdinetako lan ugari ditugu eskuragarri. Haurek hautatu ditugu zuek unibertsora pixka bat hurbiltzeko: