Bidaiari irakurleak, irakurle bidaiariak
Gertu, urrun edo oso urrun; autoz, trenez, itsasontziz, hegazkinez, bizikletaz edo oinez. Lagunartean edo bakarka; hiria, herria, hondartza edo mendia. Edonora goazela ere, uda honetan bidaiatuko dugu. Eta liburu batekin batera egingo dugu. Zer irakurtzea gomendatuko zenidake leku jakin batera bidaiatzen badut?
Bidaiari irakurleak, irakurle bidaiariak
Uda hemen dugu, gutako askorentzat atseden hartzeko unea. Deskonexio-denbora, errutinak ahazteko garaia eta, askotan, irteerak (luzeak edo motzak, urruti edo inguruan) antolatzeko unea. Presarik gabe beste leku batzuk, beste hiri batzuk edo beste herrialde batzuk ezagutzeko garaia.
Txartelak erosi edo bizikletak berrikusiko ditugu, maletak edo motxilak egin eta leku horiek ezagutzera abiatuko gara. Agian ibilbidea planifikatuko dugu edo baliteke inprobisatzea. Beste turista batzuen konpainiaz gozatuko dugu eta agian bertakoekin hitz egiteko aprobetxatuko dugu ere. Eguzkia bilatuko dugu edo, aitzitik, tenperatura freskoagoak. Hiri handiak bisitatuko ditugu edo naturan galtzea aukeratuko dugu.
Egia esan, pertsonak adina bidaiatzeko modu eta begiradak daude. Eta, jakina, bidaiari adina ekipaje dago ere. Hori bai, ziur pertsona batek baino gehiagok lekutxo bat egiten diola udako irakurketa bati (edo batzuei). Agian nobela bat izango da edo denbora gehiago eskatzen eigun saiakera hori. Agian bidaiatzen dugun lekuari buruzko gida izango da, edo leku horretan girotutako obraren bat.
KMK Liburutegian ere bidaien emozio hori sentitzen hasi gara. Apalak arakatzen ditugu uda garaian gurekin izango ditugun istorioak hautatuz eta gure irakurketa-bidaiariei buruz hitz egiten dugu. Gure erabiltzaile guztiekin partekatu nahiko genituzkeen elkarrizketak eta gomendioak dira hauek. Zuekin. Baina... nola?
KMK Liburutegiko lantaldeak hainbat zerrenda prestatu ditu, leku ezberdinei buruzko gomendio literarioekin. Interesatzen zaizkizuen titulu guztiak maileguan hartzera gonbidatzen zaituztegu. Eta ez hori bakarrik! Zerrenda horiek zuen gomendioekin aberastea gustatuko litzaiguke. Anima zaitezte eta esaiguzue zeintzuk diren zuen bidai-liburu gogokoenak!
Badakizu... zer gomendatuko zeniguke irakurtzea leku jakin batera bidaiatuko bagenu?