Bide luze eta malkarra
|
BIDE LUZE ETA MALKARRA 2021.11.04 - 2022.02.26 KOLDO MITXELENA KULTURUNEA ERAKUSTARETOA:
|
Beldurrari eta enfrentamendu-kontsignari aurre eginez, batzuetan mantso, ziiurtasunik gabe edo ongi ulertuak izan gabe baina konbikzio sendoz beteta, kalea eta iritzi publikoa irabazi zuten intelektualen, sortzaileen, kolektiboen nahiz norbanakoen mugimendu zibiko espontaneoen erreakzioa jaso nahi dugu erakusketa honetan.
Hainbat horma tematikotan banatuta, erakusketa honek horixe kontatzen digu: zer errakazio izan zuten gure herrialdeko sortzaileek, nork bere esparruan, indarkeriaren zilegitasuna ukatzeko kalean, ikasgeletan, politikaren arloan eta zernahi jokabide sozial eta pertsonaletan.
2011ko urriaren 20an, ETAk bere agur ekitaldia hasi zuen, arrandia handirik gabe. Hamar urte geroago, erakusketa honen bidez, omen egion nahi diegu beren konpromisoarekin, beren bizitzarekin, beren suhartasun edo adorearekin, amaiera hori, agur hori, behin betikoa izan zedin lagundu duten kultura gizon-emakume guztiei. Komisarioak Javier Balda / Aritz Gorrotxategi / Felipe Juaristi |
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
Gainesposizioa
Gainesposizioa
“Gainesposizioa” Edorta Subijanaren proposamen berria Crossover-era iritsi da.
2026-03-23 2026-05-03
-
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
Bi erakusketa, Arteliburua21 Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren arteko lankidetzatik sortuak.
2024-12-02 2025-12-28