Bideo sorkuntzaren bidez nortasuna eta autoerrelatoa esploratzen
Nor naiz?, zein da niri buruz egiten dudan kontakizuna?, zer esan nahi du nortasunaz hitz egiteak? Sare sozialen garai honetan geure bizitza pribatua eta gustu pertsonalak publiko egiten ditugu geroez eta gehiago. Facebook, Twitter, Pinterest edo Instagram geure nortasuna eraikitzeko tresna bihurtu dira.
Nortasuna ala maskara?, errealitate ala fikzioa?, objektiboa ala subjektiboa?
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako sorkuntza tailerrean gai hauen inguruan hausnartuko da Fiona Tan bideo-artistaren eta autobiografia lantzen duten beste zenbait artista eta zinemagileren lanetatik abiatuz. Jonas Mekas, Chris Marker, Dziga Vertov, Terence Davies, Nanni Moretti eta Agnés Vardak erabilitako errekurtsoak eta espresiobideak aztertuko dira, besteak beste.
Proposamen eta espresiobide ez ohizkoak esploratuz, parte hartzaileek beren ni audiobisuala eraikitzeko moduak landuko dituzte. Bideo kamera, argazki kamera eta telefono mugikorrak erabiliz euren autoerretratua izango diren mikrobideoak grabatuko dituzte. Gero, nortasun anitzen eta autoerrelatoen batuketa izango bakar batean elkartuko dira.
Argazkia: 365 Day Project, Jonas Mekas.
Tailerraren egitura
Ostirala, urtarrilak 18: tailerraren aurkezpena eta erakusketara bisita
Astearte, urtarrilak 22: autobiografia eta nortasuna. Estrategiak.
Asteazkena, urtarrilak 23: nola irudikatu geure burua ikus-entzunezkoez baliatuz.
Osteguna, urtarrilak 24: grabaketak eta muntaia.
Ostirala, urtarrilak 25: muntaia amaitu eta ondorioak aztertu.
Zalantzak eta galderak: 943 112 756 o kmbisitagidatuak@ereiten.com