Bigarren Dzirt-dzart saioa

Ekainean izan zuen hasiera DZIRT-DZART ekimenak. Saioaren helburua komikigileak zuzenean marrazten eta inprobisatzen jartzea da, eta baita ikusle eta komikizaleak marrazkilarien gaitasun eta abilezien bidez gozaraztea ere. Horretarako lanean jarriko ditugu aurkezle bat eta lau komikigile.
Bigarren saio honetan aurkezle lana Iñigo Astizek egingo du eta marrazten berriz, Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga arituko dira.
Esan daiteke ekimen honek baduela bertso-saio baten antza, aurkezle edo gai-jartzaileak gidatuta lanean jarriko baitira komikigileak. Batzutan bakarka, bestetan binaka… gaiak emanda edo minutuak neurtuta egingo dituzte hainbat ariketa arbeletan marrazten.
Era berean, azpimarratu nahi dugu, ekimen hauen jatorrian Frantziar telebistan eman ziren Tac au tac saioak daudela. Ideia hortik hartu eta buelta batzuk eman ostean jarri baikenuen martxan komikigileen laguntzaz. Aurreko saioaren laburpena ikusgai duzue bideo honetan.
DZIRT-DZART saioa
Urriak 27, ostirala, 18:00-20:00
Komikigunea