Biltzen, Berritzen, Barneratzen – Ondare berreskuratua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eginkizuna da, besteak beste, gure kultur ondarea zaintzea eta ezagutaraztea. Ondasunak eskuratzeko programaren bitartez, arte lan eta etnografiako materialen bildumak eratu eta gure funtsak, nola dokumentalak eta bibliografikoak, hala museistikoak osatzea bilatzen dugu. Helburu nagusia kultura garrantzia berezia duten ondasunak gordetzea da, gal ez daitezen, eta haien artapena, ezagutza eta gozamena bermatuta egon daitezen.
Ondasunak eskuratzea aipatzen dugunean orokorki hitz egiten dugu era guztietako materialak geureganatzeko modu bati buruz: material horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondasunen inbentarioa osatzera pasatzen dira, eta gero, gure artxiboek, liburutegiek eta museoek zaintzen eta kudeatzen dituzte. Formula hauek erabili ohi ditugu: erosketa, dohaintza, mailegua eta ondare lagapena.
Erakusketa honetarako azken bost urte hauetan eskuratu ditugun tresnarik esanguratsuenak aukeratu ditugu. Ikusgai jarri ditugun pieza horiekin gure kultur ondarearen aniztasuna eta eskaintza zabala ezagutzeko aukera eman nahi dizuegu, horietako pieza batzuen edertasunarekin gozarazi, eta bizi, lan egin eta sentitzeko aspaldiko modu haiek –asko eta asko erabat ahaztuta ditugunak- ezagutzeko jakin-mina piztu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17