Biluzik

Miguel Ángel Álvarez Tolosan jaio zen 1927an. Prestakuntza 1940. urtean hasi zuen, Donostiako Ascensio Martiarena margolariaren akademian. Geroago, 1946. urtean, Parisera joan zen eta marrazki eta pintura ikastaroak egin zituen La Grande Chaumière akademian. Hainbat urtetean biluzia marrazketaren teknika menderatzeko tresna gisa landu zuen. 70eko urteetan etengabe landu zuen jarduera hori eta genero garrantzitsua izatera iritsi zen bere pintura-ekoizpenaren barruan.
Artista honentzat ekintza artistikotzat jotzen den margotze lana gorabehera eta sentsazioz betetako unea da eta une horrekin obrak inguratzen dituenean bere espresibitate guztia ematen die. Ildo horretatik doaz bere biluziak ere. Biluzi bakoitza momentuko interesen barruan dago eta artistaren emozioa ikus daiteke giza irudiarekin zuzenean aurrez aurre jartzen denean.
Erakusketari buruzko post-a Gipuzkoakultura.net-en
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17