Bisita gidatuak eta tailerrak - Artista Berrien Programa
FAMILIENTZAKO JARDUERAK
ZIRIMOLA
Artista Berrien Programa 2013-2014 dela eta, sormen artistikora eta honen gauzatzera gerturatzea eskaini nahi diegu haurrei eta hauekin datozen helduagoei ere, teknika eta euskarri ezberdinen bitartez.
Artea zer den, artista zer edo zein den, artean mugarik ba al dagoen, ideia edo teknikaren garrantzia ba al den... galdetuko diogu geure buruari, arterik gabeko mundu bat nolakoa litzatekeen pentsatzen dugun bitartean.
Talde-erakusketa honek, adierazpen artistiko ezberdinak mota guztietako euskarrietan ezagutzeko aukera ematen digu, eta sormena bizimodu bezala edo mundua ikusteko modu bat izan daitekeela ere erakusten digu.
Tailerrean, zurrunbiloaren figurarekin egingo dugu lan, honela, ikus ahal izango dugu nola naturako elementu bat artelan bihurtu daitekeen.
HELBURUAK
- Artistaren figura eta ekintza artistikoa estimatzen ikastea.
- Arte garaikidea ezagutu eta estimatzeko interesa sustatzea.
- Sormena lantzea.
Iraupena
2 ordu
Non
KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakustaretoan
Noiz
- Abenduaren 26an eta 27an, 17:00an
- Abenduaren 28an 12:00an eta 17:00an
- Urtarrilaren 25ean 12:00an eta 17:00an
- Otsailaren 15ean, 12:00an eta 17:00an
Nola
kmbisitagidatuak@ereiten.comen izena emanez edota 943112756 telefonora deituz (asteartetik ostiralera 16:00tik 20:00ra, larunbatetan 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra)
Zenbat
Jarduera guztiak eta beharrezko materiala doakoak dira
BISITA-TAILERRA
Jarduera, 4 ataletan banatuko dugu, arte-sormenaren prozesu naturala bezala:
1. Ikusi
Ordu erdiko bisita gidatua erakusketan. Gure ibilbidean zehar, artea egiteko modu ezberdinak ikusten hasiko gara. Lan bakoitzaren teknika eta euskarriari begiratuko diogu. Bisita hau dinamikoa izango da eta artelanak ikustearekin batera, otutzen zaien lehen gauza esateko eskatuko diegu partaideei. Ideia-zurrunbiloa izango da. Ideia hauek txarteletan idatziko dira.
Bisitaren amaieran zurrunbilo ezberdinak ikusiko ditugu (irudi estatikoak, mugikorrak, naturalak edo sortutakoak, hauen artean, erakusketaren kartelekoa), zurrunbiloak ere entzungo ditugu, denok jakin dezagun zer den.
2. Pentsatu
Lurrean eserita edo etzanda (bakoitzak nahiago duen moduan) begiak itxiko ditugu eta ikusi dugun guztiari buruz pentsatuko dugu. Zein irudi, kolore, soinu edo sentsazio iradokitzen dizkigun. Behar badugu, ideia hauek paperean idatzi edo marraztuko ditugu.
3. Egin
Familia bakoitzak, bere artelantxoa egin ahal izango du mahaiko materialekin (kartulina, koloretako paperak, pegatinak, plastilina, aldizkari zatiak e.a.), baina hiru baldintza jarriko ditugu: Gaia (zurrunbiloa), erabili beharreko materiala eta denbora (45 min)
4. Kontatu.
Azken pausoa, egindakoa besteei erakustea izango da. Honela, lan bakoitza ezberdina dela ikusiko dugu. Artista bakoitza ezberdina da landutako gaia berbera izan arren.