Bizitzaren antzara-jokoa

Aurkezpena:
Antzara-jokoa ardatz hartuta, Javier Mina idazleak bere bizitza kontatzen du plano literariotik eta plano plastikotik.
Nork bere burua deskribatzean, bizitzako plano bat edo beste aukeratzen du normalean, zaila baita bat baino gehiago erabiltzea. Kasu honetan, Minak bi plano aukeratu ditu. Dena dela, nahiz eta plano horiek batera jarri, ezin dugu gure bizitza osoa islatu; horregatik, Minak berak bildutako bilduma zatiak, apunteak, koadernoak, etsitako eskuizkribuak, nobelak, tramankulu ugari, saiakerak, artikuluak, komikiak, pinturak, argazkiak, marrazkiak eta 3Dko piezak erakusten dizkigu.
Fernando Golvano, erakusketaren katalogoko laguntzaileak, honela laburbildu du erakusketaren muina:
"Mina, Minaren arabera izan zitekeen erakusketaren izenburua. Bere oroitzapenetan eta bere bizitzako bidegurutzeetan ezagutu dituen gorabeheren zati handi bat eszenaratzen du. Esan daiteke erakusketa-eredu bat estreinatu duela".
Bizitzaren antzara-jokoa Gipuzkoakultura.neten
Artxiboak:
Nota de prensa
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04