Blind Rock
KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian Paula Arbideren argazki erakusketa ikus daiteke ekainaren 10era arte. Argazkilari argentinarrak Ibon Casas musikari donostiarrari eginiko argazkiak jasotzen dira Blind Rock lanean.
Ibon Casasek jaio zenetik pairatzen du ikusmeneko patologia bat, erretinosi pigmengarioa, pixkanaka ezinbestean itsutasunera eramaten duena. Baina horrek ez dio eragozten mundua bere erara ikustea. Bere ikusmolde horretan, gainezka ditu bizitasuna, sentiberatasuna, kemena eta baikortasuna, eta horiei esker ikasi du, modu ia autodidakta batean, hainbat musika tresna jotzen –hala nola baxua, gitarra eta bateria -, eta bere kantuak abesten, konposatzen, nahasten eta ekoizten. Berak sortua da blind rock deiturikoa: musikaren bitartez ikusteko bere era.