Bob Hoskins (1942-2014)
Duela gutxi utzi gaitu Ingalaterrako aktore bikain horrek, dibertitzen zuen hura egiteagatik sariak jasotzen zituela esaten zuen horrek. Moldaerraztasun handiko aktorea izan zen Bob Hoskins, eta interpretazio eta sari nabariak lortu zituen, horien artean Bafta saria eta Donostia Saria 2002. urtean.
Egindako interpretazioetatik beti gogoratuko dira Eddie Valiant detektibea, bakar-bakarrik pertsonaia animatuen aurrean; edo Smee jauna Garfio kapitainaren ondoan, eta Peter Yatesen Don Quixote filmean Sancho Panza paregabe bat egiten.
Aipatu behar dira haren filmografian, besteak beste, honako filmak:The Long Good Friday, Brazil, Mona Lisa, The Lonely Passion of Judith Hearne, Who Framed Roger Rabbit?, Hook, Shattered, Super Mario Bros, The Secret Agent, Felicia's Journey edo Don Quixote. Parte hartu zuen azkeneko filma Snow White and the Huntsman izan zen.
Bob Hoskinsen lana ekarriko dugu gogora ekainaren 2tik 7ra bitartean.
{jcomments on}