Borrado. Una estética de la desaparición
Gaur, arratsaldeko 7:30tan, Irudien biblioteka, liburuen museoaren zikloko lehen hitzaldia ospatuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan. Biblioteka eta jakintza. Artxiboak, mutazioak eta konfigurazioak izeneko erakusketaren barruan, KOLDO MITXELENA Kulturuneak lau hitzaldi eskainiko ditu apirila eta maiatza bitartean, Francisco Javier San Martinek koordinatua. Titulu honekin ikasgaien ziklo bat proposatzen da testuaren eta irudiaren, liburuen eta arte objektuen, eta ikono birtualen eta fikzio literarioen arteko harreman garaikidea aztertzeko.
Gaurko hitzaldia Borrado. Una estética de la desaparición Javier San Martinek berak emango du. Hitzaldearen gaia “«Xaflarik eta kirtenik gabeko aiztoa» izeneko Lichtenbergen proposamenetik Ceal Floyeren Goldberg Variation obraraino, Robert Rauschenbergen Erased De Kooning Drawing lan ospetsutik pasatuta, ibilbide bat sortzen da seinaleen murrizketan barrena, existitzen denaren ezabatzean barrena, artista batzuek, esanahi berriak adierazteko, proposatu duten bezala.”
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Hurrengo hitzaldia, apirilaren 10ean ospatuko eta Patricia Mayayo izango da hizlaria.