Bueltan da “Mosaiko italiarra” zinema zikloa
Urriaren 30ean hasiko da "Mosaiko italiarra" zikloaren edizio berria, bosgarrena, maiatza bitartean zazpi zine emanaldirekin.
Bueltan da “Mosaiko italiarra” zinema zikloa
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatuta, Italia Txiki Kultur Elkartearen laguntzarekin, "Mosaico italiano" zinema-zikloak Italiako kronikaren funtsezko zenbait gertaeretara hurbilduko gaitu zazpi filmen bidez. Bosgarren edizio honetan, tokiaren ideia izango da ardatz nagusia, esanahi eta berezitasun guztietan. Tokia da emigratu behar izan duenaren harrerako herrialdea, fantasia eta ametsak adierazteko aukera ematen duen toki magikoa, edo bakartzen gaituen espazioa, biltzen gaituen espazioa, edo Historia Handiaren antzoki bihurtzen dena.
Urrian, Taviani anaiak eta Paoloren heriotza gogoratuko ditugu Ameriketako Estatu Batuetarako emigrazioaren istorio italiar ugarietako bat kontatzen duen Good Morning Babilonia filmarekin.
Jarraian, Andrea Segreren Io Sono Li (La pequeña Venecia) izango da, immigrazio historia berria, Italiako ipar ekialdean girotua.
Benetako eta ondo identifikatutako toki batetik, italiar artista handi biren karisma islatu nahi duen toki zoragarri batera igaroko gara: Massimo Troisi, Non ci resta che piangere filmarekin (Sólo nos queda llorar), bere heriotzatik 30 urtera, Roberto Benignirekin batera protagonista dela.
MI5ek L'Avventura filmarekin (La aventura) jarraitzen du. Michelangelo Antonioni zuzendariaren inkomunikazioari buruzko tetralogiaren lehen kapitulua da, non Monica Vitti aktoreak bere paper komikoak utzi eta bere gaitasun dramatikoa aurkitu zuen.
Etxean, familiaren espazio nagusian, gertatzen da Le sorelle Macaluso filmaren (Las hermanas Macaluso) historia; izen bereko antzerki lanaren egokitzapena da eta Emma Dante zuzendariaren bigarren obra zinematografikoa.
Apirilean, Bigarren Mundu Gerraren amaieraren eta faxismotik askatu izanaren 80. urteurrena ospatzen den honetan, Roma città aperta (Erroma hiri irekia) Roberto Rosselliniren 1945eko filma ikusteko aukera izango dugu, Anna Magnaniren eta Aldo Fabriziren interpretazio handiekin.
Zikloa itxiko dugu Dino Risiren komedia ederrarekin, Il segno di Venere (Venusen zeinua). Film honek Agnese-Sophia Lorenen eferbeszentzia napoliarra eta Cesira-Franca Valerdiren milaniarra tartekatzen ditu eta omenaldi berezia egin nahi diogu.