Bueltan da ‘Mosaico Italiano 3’ Marco Bellocchioren eskutik
Apirilaren 26an, 18:30etan, Koldo Mitxelena Kulturunean
Bueltan da ‘Mosaico Italiano 3’ Marco Bellocchioren eskutik
Italieraz idazten den L’ora di religione, il sorriso di mia madre pelikularen titulua euskarara Erlijio ordua, nire amaren irribarrea bezala itzuliko litzake. Izenburu honek gure sinesmen katolikoek gure jokabidean zuzenean zein zeharka eragiten duen influentzia aztertzen du, betiere ikuspegi antiklerikala baina teologikoki errespetuzkoa erakutsiz.
Marko Bellochioren proiektua premisa sinesgaitz baina teorikoki justifikatu batetik abiatzen da: margolari ateo baten ama kanonizatzear daude, Vatikanoak baimendutako familia-operazio bat delarik. Apirilaren 26an, 18:30etan, Koldo Mitxelena Kulturunean ikusi ahal izango dugun proiekzio honek sari asko irabazi ditu, horien artean Europar Zinemaren Saria zuzendari hoberenaren kategorian.
Filmaren proiekzioak 1 ordu eta 45 minutuko iraupena izango du, eta jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da azpitituluak gaztelanieraz daudelarik. Ondoren, Francesco Roncaglia arte zuzendariak eta Sara Agnettik parte hartuko dute, Mosaico Italiano 3 zikloaren barruan. Ziklo honen helburua hari narratibo eta bisual bati jarraitzen dioten lanak ezagutaraztea da, non naturan oso errotuta dagoen ikuspegi poetiko bat errealitatearekin eta gizarte-arazoekin aurrez aurre jartzen den.
Zuen zain egongo gara Areto Nagusian. Gogoratu hizkuntzak gaztelania eta italiera izango direla bai aurkezpen eta bai eztabaidetarako, eta italiera gaztelaniazko azpitituluekin pelikularako.