Bueltan da ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zikloa Alberto Rodríguezen eta Rafa Cobosen parte-hartzearekin
Topaketa hauen helburua sorkuntza zinematografikoaren nondik norakoak hurbiltzea da
Bueltan da ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zikloa Alberto Rodríguezen eta Rafa Cobosen parte-hartzearekin
Datorren apirilaren 13an ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zikloaren saio berri batetaz gozatuko dugu. Bertan, Alberto Rodríguez zuzendariak eta Rafa Cobos gidoilariak hartuko dute parte, azken hilabeteetan bisita aipagarriak jaso ondoren, esate baterako, Alauda Ruiz de Azúa, Telmo Irureta, Esti Urresola edo Mikel Gurrearena.
Alberto Rodriguezen inguruan nabarmendu dezakegu duela bi hamarkada baino gehiago (2000 urtean) debutatu zuela Santi Amodeorekin batera El factor Pilgrim lanarekin. Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sarian aipamen berezia jasotzeko balio izan zion opera prima honek. Hiru aldiz lehiatu da Zinemaldiko Sail Ofizialean 7 vírgenes (2005), La isla mínima (2014) eta El hombre de las mil caras (2016) lanekin, eta iazko edizioari hasiera eman zion bere Modelo 77 (2022) pelikularekin. Hainbat Goya sari eta Idazle Zinematografikoen Zirkuluko dominak jaso ditu Rodríguezek bere ibilbide profesionalean zehar.
Rafael Cobosi dagokionez, Alberto Rodriguezek 2005ean estreinatutako filmean (7 vírgenes) gidoilari gisa debutatu zuen eta geroztik harekin batera hainbat lan koidatzi ditu. Beste zenbait proiektutan ere aritu da, esate baterako, Ali (Paco R. Baños, 2012), Toro (Kike Maillo, 2016) eta Las gentiles (Santi Amodeo, 2021) filmetako gidoietan.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusiko ateak irekiko dira, beste behin ere, zinemagileei aditzeko, zeintzuk talde-lanaren garrantzia azpimarratzen jarraitzen dute. Apirilaren 13an izango da datorren hitzordua, arratsaldeko 19:00-etatik aurrera.