Bueltan da "Zinemagileen arteko elkarrizketak" zikloa Mikel Ibarguren eta Ekain Albiterekin
Negu Kolektiboaren partaideak

Bueltan da "Zinemagileen arteko elkarrizketak" zikloa Mikel Ibarguren eta Ekain Albiterekin
Zinemagileen arteko elkarrizketak-en edizio berria errealitate bat da. Hilabete batzuk zain egon ondoren, zinema sorkuntzaren nondik norakoak hainbat ikuspegitatik ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea helburu duen zikloa itzuliko da, lan kolektiboaren garrantzia azpimarratuz.
Negu Kolektiboko Ekain Albite eta Mikel Ibarguren kideak izango dira Santa Teresa Komentuko KMK - Areto Nagusitik pasatzen lehenak. Negu hurbilak, haien lehen pelikula kolektiboa sortzeko prozesua nolakoa izan den azalduko dute, baita taldearekin ez ezik, herri oso batekin lan egitera zerk bultzatu dituen konpreniaraziz.
Lehen aipatutako kolektibo hori duela lau urte sortu zen, kezkak partekatzen zituen ESCACeko ikasle talde bat proiektu komunak garatzen hasi zenean. Lehen proiektuak, Erroitzek, gaur egun indarrean dagoen sorkuntza eta konplizitate bide baten hasierako harria jarri zuen. Urtebete geroago, Laiotz erdimetraia ekoitzi zuten, Euskal Herrian ere filmatua, eta, lehenago, Kataluniako landa-errealitateari buruzko gogoeta egin zuten A rabassa morta lanarekin. Negu hurbilak burututako lehen film luzea da.
Zikloaren hirugarren edizioari buruz eta hurrengo datak eta gonbidatuak kontsultatzeko, abenduan albiste hau argitaratu genuen. Azpimarratzekoa da publiko guztiei irekitako 7 saiotan banatuta dagoela eta Z365 atalaren - Zinemaldia urte osoan— eta Elías Querejeta Zine Eskolaren partaidetza daukala.