Burt Lancaster (1913-1994)
Duela gutxi bete dira 100 urte Estatu Batuetako zinema klasikoko aktorerik ospetsuenetakoa jaio zela: Burt Lancaster. New Yorken jaio zen izaera gogorreko aktore honek ez zuen ikasi, beste askok bezala, arte dramatikorik, baina fisikoki oso baldintza onak zituenez, zirkuaren mundutik iritsi zen zazpigarren artera. Zirkuko trapezista izanik berehala nabarmendu zen akzioko filmetan, honako hauetan adibidez: The Killers, The Flame and the Arrow edo The Crimson Pirate. 50eko hamarkadatik aurrera filmografia bikaina joan zen osatzen. Beste askoren artean, honako titulu hauek nabarmenduko ditugu: From Here to Eternity,Vera Cruz, Trapece, Gunfight at the O.K. Corral, Elmer Gantry -Oscar Saria filma horrekin bakarrik lortu zuen-, Judgment at Nuremberg, Birdman of Alcatraz, Il Gattopardo, The Professionals,The Swimmer, Novecento edo Atlantic City.
Abenduaren 9tik 14ra bitartean ekarriko dugu gogora aktore bikain hau.