Jardunaldiak Donostian eta Gasteizen
CÓMO CONTAR LA HISTORIA
CÓMO CONTAR LA HISTORIA jardunaldiek hiru hitzaldi eskainiko dituzte Donostian
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak ‘Historia nola kontatu’ jardunaldiak antolatu dituzte, Donostian zein Gasteizen egingo diren hiru ponentziaz osatutako egitaraua. Gipuzkoako hiriburuan, saioak urriaren 1, 17 eta 21ean izango dira, eta Gasteizen hilaren 2an, 16an eta 22an.
Goizane Alvarez Kultura diputatuak zehaztu duenez, ekimen honek kontakizun historikoari hiru ikuspuntu desberdinetatik heldu nahi dio: ikerketa historiografikoarena, Julian Casanova Estatuko historialariaren eskutik; kazetaritza, memoria eta testigantza pertsonalarena, Mario Calabresi kazetari italiar eta terrorismoaren biktimarekin; eta fikzio literarioarena, Tatiana Tibuleac idazlearekin.
“Ziklo honen bidez, plurala, zorrotza eta irisgarria izango den hausnarketarako espazio bat ireki nahi dugu herritarrentzat. Historia kontatzea ez da bakarrik ariketa intelektual bat, ardura soziala ere bada: biktimak aitortuko dituen memoria kolektibo bat eraikitzearena, ikerketan oinarrituko dena eta hitzari eta literatur sorkuntzari lekua egingo diena”, esan du.
Hiru hitzaldi Donostian
Donostian hiru hitzaldi eskainiko dira urrian:
● Urriak 1, osteguna: ‘Los sentidos de la Historia’, Julián Casanova historialariarekin. Aurkezlea: Joxean Fernández.
● Urriak 17, ostirala: ‘Vivir y contar la Historia en primera persona’, Mario Calabresi idazle, kazetari eta terrorismoaren biktimaren eskutik. Aurkezlea: Lourdes Auzmendi.
● Urriak 21, asteartea: ‘La Historia limitada. La verdad histórica en la ficción literaria’, Tatiana Tibuleac kazetari eta idazlearekin. Aurkezlea: Luisa Etxenike.
Saio guztiak gaur egun KMKren egoitza den Santa Teresa komentuko areto nagusian izango dira, 19:00etan. Lehenengoa gaztelaniaz egingo da eta bigarrena eta hirugarrena italieraz eta ingelesez, hurrenez hurren. Biak aldi bereko itzulpenarekin.