Capitán Swing
1830ean Ingalaterran makinen aurka gertatu zen laborantza matxinadako buruzagiek ugazaba landatarrei zuzendutako eskutitzak
sinatzen zituzten ezizena izan zen Capitan Swing.
Duela 10 urtetik, izengoiti horrekin berarekin sortu eta zuzentzen du Daniel Moreno soziologo madrildarrak inguratzen gaituen mundua
ulertzen laguntzea helburu duen argitaletxea. Iraganeko eta gaur egungo erlazio politiko eta sozialen ikerketa zorrotz eta konprometitua
azaltzen duten saiakera eta eleberriak dira argitaletxearen muina.