Capitán Trueno eta Jenaro Guisasola
Komikiguneko bilduma hazten doa dohaintzei esker. Jenaro Guisasola Aranzabalek Capitán Trueno eta El Jabato tebeoen zenbaki batzuk ekarri dizkigu.
Capitán Trueno extra aldizkaria grapatutako koadernoek osatzen dute. Txuri-beltzean, orri batzutan Capitán Trueno pertsonaiaren abenturak kontatzen dituzte eta ondoren beste hainbat pertsonaien istorioak jasotzen ziren: Chico y Trilita, La familia Trapisonda, El inspector Dan edota El Jabato bera. 1960 urtean hasi eta 1968an argitaratzeari utzi zioten. Guztira 427 zenbaki argitaratu ziren, hainbat zenbaki berezirekin batera. Jenarok serie honen lehen 240 zenbakiak ekarri dizkigu, gure bilduma aberastuz.
Gainontzeko aleak El Jabato extra serieko lehen 40 zenbakiei dagozkie. Aurrekoaren antzera koaderno grapatuak dira, bi koloretara.