Carlos Iñakirekin
Ostegun honetan, arratsaldeko 7:30etan KOLDO MITXELENA Kulturunean izango ditugu Carlos Aurtenetxe poeta eta Iñaki Salvador piano-jolea. Aurtenetxek berak prestatutako Áspera llama (Bermingham, 2012) antologiako poemak irakurriko ditu, 1977 eta 2006 urteen artean idatzitako olerkiak guztiak.
Bere ibilbidean zehar hainbat sari irabazitakoa da Aurtenetxe Irun Hiria, Blas de Otero eta Alonso de Ercilla sariak, besteak beste. Gure herriko zenbait eskultoreren omenez idatzitako poema liburuek ere aipamen berezia merezi dute Aurtenetxeren obran. Horrela, La Casa del Olvido (1999) eskaini zion Chillidari, La piedra acontecida (1999) Oteizari eta Acanto Ciego (2006) Mendiburiri.
Antologia honen hitzaurrea idatzi duen Patricio Hernández Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradunak egingo du poesia emanaldi musikatuaren sarrera.
Una tarde descenderemos de la luz con banales pretextos. Haremos de nuestras enfermedades hábitos de vida ámbitos de triunfo zonas de trabajo y nuestro gestos se irán oscureciendo. Ni los seres amados nos reconocerán. |
{jcomments on}