Carol Reed (1906-1976)
Zinema ingeleseko zuzendari horrek aktore modura hasi zuen karrera, bere aitari jarraituz. Nahiz eta bere amak beste bide batzuetatik eraman nahi izan, Carol gazteak oso garbi zuen bere etorkizuna eszena munduarekin zuela zerikusia eta hala, lehenengo antzerkian eta gero zineman aritu zen.
Zinema zuzendari bikaina izan zen, 1969. urtean zuzendari onenaren Oscar saria irabazitakoa Oliver filmarengatik. Musikal zoragarri horretaz gain, Carol Reed-en filmografian beste lan hauek ere aipagarriak dira: Odd Man Out, The Fallen Idol, Hirugarren gizona, Trapeze, The Key, Our Man in Havana, The Agony and the Ecstasy, beste askoren artean.
Abenduaren 17tik abenduaren 22ra bitartean ekarriko dugu gogora aktore hori.