César Aira
Joan den abuztuan Cesar Aira (1949-) idazle argentinarrari literatura ibilbidea aitortu diote Manuel Rojas Iberoamerikar Saria ematean. Horren harira, bere lanak erakutsiko ditugu liburutegian.
Itzultzaile, eleberri, antzerki eta saiakera-idazle gisa hamarnaka lan argitaratu ditu hala Argentinako hainbat argitaletxe txikitan nola atzerriko handietan, tartean Penguin Randon House, zeinak bilduma propioa eskaini dion. Hogeiren bat lurraldetan itzuli eta argitaratu da haren lan ugaria, gehienbat formatu laburrean egina.