Charles Bronson (1921-2003)
Charles Bronson, Lituanian jaiotako aktore estatubatuarra, western, gerra eta polizia filmetan espezializatu zen, ia beti gizon gogor eta zakarrarena eginez.
Zinema munduan hasi, paper txikiak eginez hasi zen eta, poliki-poliki, garrantzi gehiagoko lanak egiten joan zen. Honako film garrantzitsu hauetan parte hartu zuen: Vera Cruz, Run of the Arrow, Zazpi Bikainak, 4 for Texas, Ihesaldi Handia edo Urkamendiko hamabiak. Protagonista modura, berriz, honako hauetan nabarmendu zen: C'era una volta il west (Once Upon a Time in the West), Chato's Land, Nevada Express, Hard Times (The Streetfighter) eta Le passager de la pluie. Hortik aurrera polizia eta mafiarekin zerikusia zuten paperetan eta garrantzi gutxiagoko filmetan espezializatu zen.
Charles Bronson-en lana gogoratuko dugu urtarrilaren 14tik 19ra bitartean.