Cheri begira - Hamabi artista kubatar garaikide

Betidanik galdetu izan diot neure buruari zergatik ez ote zuten Che pinturan errepresentatu, argazkian edo kartelean beste. Beharbada Kuban bertan 1959az geroztik izandako aldaketen izaeran topatuko dugu zalantza horren argibidea. Grafikaren eta argazkiaren berehalakotasunak eragiten du aldaketa politikoak sortzen dituen sinboloen espazialitatea: artista gazte bat, “Los Once” izeneko talde abstraktokoa, izango da 50eko urteetan Komandante Gerrilariaren irudia birplanteatuko duen lehenetakoa, Warholen Campbell’s zopa laten ordez Che, Martí edo Fidelen irudiak jarri zituenean, halako magia ukitu bat zuen ekitaldi batean.
Jorge Fernández Torres
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04