Christopher Lee (1922-2015)
Christopher Lee Britainia Handian jaiotako aktore hau mundu mailan egin zen ospetsu, pertsonaia misteriotsu baten prototipoa izateagatik: Drakula kondea.
Inork ez berak adina aldiz antzeztu Bram Stokerrek sortutako pertsonaia hori (Dracula, The brides of Dracula, Dracula Has Risen from the Grave, Taste the Blood of Dracula eta Scars of Dracula).
Zineman, 1948. urtean estreinatu zen, Corridor of Mirrors filmarekin, eta, pixkanaka, leku bat egiten joan zen, bilauaren paperak eginez, batik bat. Izan ere, gorputz itzela zuen, eta horrek asko laguntzen zion (1,96 cm-ko altuera zuen).
Lehen garaiko film aipagarrienak dira The Battle of the River Plate eta Odolezko Korridoreak, Boris Karloffen ondoan.
Geroxeago iritsi zen Drakularen papera egiten zuen garaia, baina, aldi berean, beste film interesgarri batzuk ere egin zituen, The Curse of Frankenstein filma, adibidez, eta ondoren azaltzen diren beste hauek ere, Terence Fisher zuzendariarekin zuen harreman onari esker: Momia, The Hound of the Baskervilles eta The Gorgon.
Beldurrezko generoaren gainbeheraren ondorioz, beste modu bateko filmetan parte hartzen hasi zen, hala nola The Private Life of Sherlock Holmes (Billy Wilder maisuarena), Urrezko pistoladun gizona (Roger Moore 007 agentearen ondoan) edo Hiru mosketariak (Richard Lester).
Tim Burtonekin egindako elkarlanaren ondorio dira Sleepy Hollow, Charlie eta txokolate fabrika eta Tim Burtonen andregai hilotza.
Laurogeita hamarreko hamarkadan, azpimarratzekoa da Pakistanen sortzailearen inguruan Jinnah filmean egindako paper nagusia.
Bizitzaren azken unera arte aritu zen lanean, eta, ustekabean, bere karrerak bultzada handia jaso zuen, Eraztunen jauna: erregearen itzulera filmean Sarumanantzeztu baitzuen,Star Wars filmean, berriz, Dooku kondearena egin zuen, eta Hobbita: ustegabeko bidaia bat filmean, berriro,Saruman pertsonaia.
Duela gutxi hil den aktore hori gogoratuko dugu irailaren 14tik 19ra bitarteko astean.