CineCCdonostia Cine eta Kultura Libreko Zinemaldia
Azaroaren 20tik 30era cineCCdonostia, Zine eta Kultura Libreko Zinemaldiko Sail Ofizialeko V. edizioa ospatuko dugu Koldo Mitxelena Kulturunean.
Aurten dokumental arloan zentratuko gera eguneko gai desberdinak ikuituko ditugularik, aktibismo laborala, gaurko panorama soziopolitikoa, justizia genero kodean eta zainketa eta kontrol soziala informazio aroan. 29an eta 30ean pelikulen proiekzioen ondoren mahai inguruak izango ditugu ikuitzen diren gaien inguruan jakitunak diren pertsonekin eta hausnarketarako gune bat sortuko dugu publikoarekin batera solasean.