CineCCdonostia Zine eta Kultura Askeko Zinemaldia
Azaroaren 11, 12, 13 eta 18an cineCCdonostia, Zine eta Kultura Askeko Zinemaldiko Sail Ofizialeko VII. edizioa ospatuko dugu Koldo Mitxelena Kulturunean.
Ia egunero bi sail izango ditugu saio bakoitzean, Bertako Sormenen Saila, inguruko elkarteek sortutako ikusentzunezko lanekin, batez ere laburmetraiak, eta zinemaldiko funtsesko jarduera den Sail Ofiziala, gaurkotasun handiko gai sozialak ikutzen dituzten azken urtean egindako obrak, laburmetrai eta erdimetraiak. Landuko ditugun gaiak: baztertutako taldeen gizarteratzea, hirien kritika soziala, genero eta bortizkeri matxista, lesbianenganako bortizkeria, emakume salersoketa, inmigrazioa, CIEak eta giza eskubideak.