Claude Rains (1889-1967)
Claude Rains, aktore britaniarra, bere belaunaldiko asko bezala, antzerkian hasi zen eta eszena munduan oso trebea izatera iritsi zen. Arte Dramatikoko Errege Akademiako irakasle ere izan zen eta aktore ospetsuak izan zituen ikasle, besteak beste, Laurence Olivier eta Vivien Leigh.
Gizon ikustezina izeneko filmean egindako lan bikainak Estatu Batuetara eraman zuen eta han burutu zuen bere karrerako zatirik arrakastatsuena.
Bigarren mailako aktore oso eragingarriaren prototipoa da -batzuetan protagonista bera ikusiezina egiteraino- eta interpretazio bikainak lortu zituen, besteak beste, honako filme hauetan: MichaelCurtizen Robin Hooden abenturak,Errol Flynn, Olivia de Havilland eta Basil Rathbonerekin batera; Mr. Smith Goes to Washington, James Stewart eta Jean Arthurrekin, Frank Capra handiak zuzenduta; Notorious, Alfred Hitchcock zuzendari, eta Cary Grant eta Ingrid Bergman lagun zituela; edo Caesar and Cleopatra,Vivien Leigh aktorearekin batera.Baina, dudarik gabe, interpretatu zuen paperik gogoangarriena Michael Curtizen Casablanca filmean egindakoa da, Louis Renault polizia frantziar zinikoarena eginez, Humphrey Bogarten alboan.Ahaztezina da film horren bukaerako esaldi mitikoa, lainopean biak ezkutatzen direnean, Bogartek esaten duenean: “Louis, uste dut une hau harreman eder baten hasiera dela”.
Aktore protagonista modura egindako lanik onena Mr. Skeffington filmean egin zuen, Bette Davis handiaren ondoan.
Lau alditan egon zen Oscar Sarirako izendatua baina ez zuen inoiz lortu.
Aktore handi horren lana gogoratuko dugu urtarrilaren 5etik 10era bitartean.