Clint Eastwood (1930)
Hollywoodeko eskarmentu handiko aktore eta zuzendari handi baten aurrean gaude.
Clint Eastwood aktore gisa telebistan hasi zen paper txikiak antzeztuz, eta hala ibili zen Sergio Leonek aukeratu zuen arte Per un pugno di dollari filma protagonizatzeko, Dolarraren Trilogia bezala ezagutzen den lehen filma. Gero etorriko ziren Per qualche dollaro in più eta Il buono, il brutto, il cattivo. Film horiek izugarrizko ospea eman zioten eta karrera luze eta arrakastatsu baten hasiera izan ziren.
Leoneren western generoetako filmetan parte hartu ondoren, San Frantziskoko polizia berezi eta zakar baten papera egin zuen Harry Zikina, Magnum Indarra, Exekutatzailea eta Inpaktu zuzen izeneko filmetan. Beste film aipagarriak haren karrera luzean honako hauek dira: The Beguiled, Coogan's Bluff , Where Eagles Dare, Paint your Wagon, Two Mules for Sister Sara, Joe Kidd, Alkatrazko ihesa, beste askoren artean.
Zuzendari gisa ere oso bide arrakastatsua egindakoa da.Egindako ekarpen ugariren artean -batzuetan aktore gisa ere parte hartzen du- honako film hauek nabarmendu behar dira: Play Misty for Me, Thunderbolt and Lightfoot, Outlaw Josey Wales Tightrope, Tightrope, Heartbreak Ridge, Firefox, Inpaktu zuzena, Pale Rider, Bird, Ehiztari zuria, bihotz beltza, Barkamenik ez -zuzendari onenaren Oscar Saria-, Balen bidean, Mundu perfektua, Madisongo zubiak, Midnight in the Garden of Good and Evil, Erabateko boterea, True Crime, Space Cowboys, Mystic River, Million Dollar Baby -film onenaren Oscar Saria-, Flags of Our Fathers, Eskutitzak Iwo Jimatik, Gran Torino, Invictus eta J. Edgar.Oraindik ere, zorionez, lanean ari da eta aurten American Sniper errodatu du.
Martxoaren 9tik 21era bitartean ekarriko dugu gogora Clint Eastwood, aktore eta zuzendari gisa.