CLOC. Artea eta desartea

CLOC Arte eta Desartearen taldea 1978an sortu zen Donostiako Antigua auzoan, garai bortitz, aldakor eta nahasi batean. Martxoan izan zen sortua, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako manifestazioak egiten ari zirenean, eta obran lehergai bat eztanda egin zuen garaian. Aldizkariaren lehenengo alea ekainean saldu zuten, Terrorismoaren aurkako Legea onartzen ari zirenean. Atentatu ugarirekin batera bizi izan zen, baita bertan behera utzitako sanferminekin, konstituzio erreferendumarekin, iraultza sandinistarekin, Eusko Kontseilu Nagusiarekin eta Tejeroren kolpearekin batera ere.
Eta horrenbeste txikizio eta eldarnioren artean, iskanbilari nolabaiteko poesia, umorea eta irreberentzia gehitzea erabaki zuten, kultura ezberdin bat proposatuz.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04