Bildumak. capcMusée d'art contemporain de Bordeaux-FracAquitanie
1994/3/29 - 1994/6/29
Komisarioa: Gloria Picazo
Artistak: Miquel Barceló, Bernd & Hilla Becher, Jean marc Bustamante, Wim Devoye, Hamish Fulton, Katharina Fritsch, Cristina Iglesias, Jeff Koons, Jannis Kounellis, On Kawara, Richard Long, Juan Muñoz, Georges Rousse, Thomas Ruff, Cindy Sherman, Jan Vercruysse
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoak Bordeleko capcMusée d’art contemporain eta fracAquitaine bildumetako artelanen artetik aretoen eta rehábil daitekeen lekuaren arabera bereziki aukeratutako batzuk aurkezten ditu.
Erakusketa hau osatzen duten artelanak ez dira azken urteotan sortutako mugimendu berezi baten adierazgarri, XX. mendeko abangoardien proposamenak abiaburutzat hartuz berriki egin den artearen historiaren, hau da, gure garaikoaren adierazpenak baizik.
1. Richard Long, Hamish Fulton eta On Kawara.
Hiru artista hauen lanetan naturaren eta denboraren arteko harremana ezartzen da eta leku-aldaketaren ideia, bai eta denbora neurtu, laburtu eta nola edo hala adierazteko nahia ere funtsezkoak dira.
Richard Long eta Hamish Fultonek, Land art-eko artisten antzera, paisaian lan egiten dute, baina naturaren ikuskeran eta honi buruzko gogoetan gehiago sakonduz. Euren lanetn natura kaltetu dezakeen teknologia oro baztertzen dute.
Richard Longen ibilaldiek bi emaitza mota izaten dituzte, batetik, paisaian egiten dituen parte-hartzeak, argazkien , planoen edo berak egiten dituen horiei buruzko deskribapenen bidez ezagunak direnak eta, bestetik, paisaiatik jaso eta itxura geometriko soiletan antolatutako naturazko elementuz egindako barrurako eskulturak.
Hamish Fultonek ere naturari bakarka aurre egiten dio baina ez du bertan parte hartzen. Bere lanaren oinarri bacará ibiltzea da, beraz dioenez: “ibili gabe, ez dago artelanik”. Ibilaldi hauen ondorioz, lekua eta data, bai eta ihardunaren iraupen eta luzera ere adierazten dituzten argazki eta testu bitarteko ibilaldiak sortuko dira.
On Kawara, kontzeptuzko Artearen ordezkaria, denboraren nozioa eta esperientzia mugatzen saiatzen da. 1966ko urtarrilaren 4tik, “daten pinturak” burutzen ditu erregularki: kolore bakarreko koadroak dira hauek, eta bertan, kolore zuriz, dagoen Erico hizkuntzan, koadroa egin dueneko data pintatzen du. Artelana egun horretan amaitzen ez badu, suntsitu egiten du.
2. Richard Long eta Georges Rousse.
Bi artista hauen lanek eremu arkitektonikoetako bi partaidetza desberdin agertzen dizkigute, eta, honela, sormen artistikoaren eta arkitekturaren artean harremana ezartzen dute.
Richard Longek, aurreko espazioaren aldean guztiz desberdina den lan batekin eta Arte minimala gogorarazten diguten kutsu garbiekin, eremu arkitektonikoa eskultura geometriko baten bidez betetzen du fisikoki eta bisualki.
George Rousse arkitekturari beste era batera hurbiltzen zaio: abandonatutako eraikinek, aurri egoeran daudenek bizten dute bere interesa, haietan pertsonaia isolatuak edo elkartuak pintatzen baititu, eta eraikina bota edota berreraiki ondoren, euren irudi fotografikoa gordetzen du. Argazkiak adierazpen gisa jokatzen du, eta artelana ikus dadin ahalbidetzen. Argazki hauek 1982an egindako lana irudiztatzen dute, capcMusée-k bertako espazioak birmoldatze lanetan hasi baino lehen eskaini zizkionekoa.
3. Bernd & Hilla Becher eta Jannis Kounellis
Gai ezberdinez adierazitako industriaren mundua Bernd & Hilla Becher eta Jannis Kounellis-en artelanetan ageri zaigu.
Bechertarrek artxibari eta txostengile lanak burutzen dituzte desagertzear dauden industri aroko adierazle diren eraikinen argazkien bidez (labe garaiak, ziloak, urtegiak, gasometroak, etab.) Euren argazkiak ikuspegi minimalistan oinarrituz ateratzen dituzte eta beti aurrez aurre hartutakoak dira, kontrasterik eta iruzkinik gabeak. Beti argiztapen bera erabiltzen dute eta sailka aurkezten dituzte, multzoka zintzilikatuta.
Guztiz ikuspegi desberdin bateteik, Jannis Kounellisen lanak, Arte poveraren ildo berean, industri alorreko materialak (altzairua, kuprea, zakuak) naturako elementuekin (sua) lotzen ditu, lan mundua, industriarena, merkataritza, bidaiak, salerosgaiak, garraioak, etab. Adierazteko, industri aroko zibilizazioaren historian sarrarazten gaituztelarik.
4. Cristina Iglesias eta Miquel Barceló.
Bi artegile hauen artelanak laurogeiko hamarkadako arte espainiarraren adibideak dira.
Cristina Iglesiasek industri materialezko escultura egiten du (kupre, burdin, beira eta porlanez) eta kalitate sentiberaz, ia zentzukorrez hornitzen du porlanaren kolorezko tratamenduaren bidez. Erakustokiaren espazioan egokitzen diren piezak dira, hau artelaneko partaide gisa erabiliz, paretan eusterakoan.
Miquel Barcelók, teknika desberdinez egindako marrazki multzoren bidez, paisana, bodegota eta autoerretratua bezalako betidaniko gaiak erabiltzen ditu. Bere artelanak oroimenaz mintzo dira, bere sentipenak jakinarazten dituzte, autobiografikoak dira. Barcelóren artelanaren alderdirik garrantzitsuena gaiaren tratamendua da, eta ez gaia bera.
5. Jean-Marc Bustamante eta Jan Vercruysse.
Arte minimalaren antzeko planteamenduen arabera, Jan Vercruysse eta Jean-Marc Bustamanteren lana espazioarekiko eta leku baten mugapenarekiko kezkak ezaugarritzen du eta barrualdeko espazioaren burubiderako, proposamen desberdinak aurkezten dizkigute biek.
Jean-Marc Bustamantek artelan abstraktu eta geometrikoa egiten du, eta bertan, lanak berak mugatzen duen leku batean sartzea-ikusmen hutsez nekez egin daitekeena- ahalbildetzen diguten alboetako hutsuneen bidezko sarbia duen barrualdeko espazioa sortzen du.
Jan Vercruysseren obrak errealitaterik gabeko gune bat azaltzen digu, giza presentziarik gabea, eta kontu handiz antolatutako bertako elementuek (tximini batek, panel batek eta bi ispiluk) ikuslea, antelan osoa ikusteko, aurrez-aurre jartzea derrigorrezko bihurtzen dute.
6. Juan Muñoz eta Thomas Ruff.
Arkitektura Artearen Historianzehar ageri zaigun gai bat izan da. Juan Muñoz eta Thomas Ruff-en lanek arkitekturarako escultura eta argazkilaritzaren bidezko hurbilpen berria aurkezten digute.
Juan Muñozek elementu arkitektonikoak testuingurutik atera eta euren egitekoak betetzen ez dituzten lekuetan kokatzen ditu, esaterako, pareta zuriaren gainean ageri zaigun eskailera bateko arrapala. Bere lanek izugarrizko indar oroitarazlea dute.
Thomas Ruffen zuri-betltzezko argazkia hiri eremuko ikuspegia da, hondo neutroa duen itzalik gabeko kanpoaldeko arkitektura. Bere lana eraikin eta fabriken irudizko hiriaren isla gisa aurkezten da.
7. Jeff Koons eta Wim Delvoye.
Marcel Duchamp-en “ready-made”en eta Pop art-ek proposatutako objektuaren erabilera eta maneiuaren ondoren, gaur egungo artistek masen komunikabideen fenomenoei buruzko jakinmina azaltzen dute. Kontsumismoa, lisura, artifizioa, publizitatea, ikuskizuna, kultura herritarra, kitsch-a, etab. Gisako kontzeptuak sortzen hasi dira, eta arte garaikidean, objektuarekiko hurbilpen berri bat ezarriko dute.
Jeff Koons-ek, giro kitsch-a berregin nahian, bera gaia eta irudi nagusia izanik, publizitaterak kartelen bidezko artelanak egiten ditu. Antelan hauek bere ospenahia eta autoestimazioa adierazten dituzte, eta aurkezpen eta sustapenerako metodo gisa ere erabil ditzake.
Wim Delvoye-k berriz, kitsch-a artesautza herritar flamenkoarekin lotzen du eta bateraezinezko munduetatiko elementu kontraesankorrak elkartuz, objektuak eraikitzen ditu: eskubaloi atezaintza, beirate flamenco bat bailitzan apaintzen du.
8. Catarina Fritsch eta Cindy Sherman.
Laurogeiko hamarkadan nazioarteko inguru artistikoan ageri zaizkigun emakume artisten kopuru gero eta handiagoa nabarmendu beharrekoa da. Catarina Fritsch eta Cindy Sherman-en artelanek sormen artístico garaikidearen bi adibide desberdin aurkezten dizkigute.
Catarina Fritschek, objetuzko artearen ordezkariak, Lourdesen merkaturatutako Ama Birjinaren copia bat eginez, irudien merkatu espekulazioak aldatutako erlijiozko ikurren gaia agerian uzten du. Bere Madonna testuingurutik kanpoko objektu bihurtzen da, esanahia aldatu egiten da baina gogapen eta oroimenez beteta dago.
Cindy Shermanek kolorezko argazki handiak egiten ditu, eta bera da hauetako estenografiaren egilea eta aktorea, bere pertsonaiak interpretatzen baititu. Cindy Shermanen eskenaratzeak itxurakeria nagusi deneko gizartearekiko kritika zorrotzek osatzen dute, eta gaien izaera dramatikoa da ezaugarririk nagusiena.
Mugimendu eta termino artistikoak
Kontzeptuzko Artea: Artelanaren burutzapen materiala baztertu eta, honen ordez, bozeto eta diseinu itxuraz, ideia eta proiektuak azaltzen dituen artea, hauen bidez, ikuslearen irudipenarako gaitasuna ekintza edo gogoetarako sustapen zehatzen bidez biztea lortu nahi baitute.
Arte minimaza: 60 eta 70eko hamarkadako escultura ezaugarritu duen mugimendu abstraktua. Eskulturaren itxura bolumenaren nahitaezko ezaugarrietara mugatzen du, irudipenezko xehetasun oro baztertuz. Artistaren keinua bigarren mailakoa da, artelanek itxura perfektua dute, industrialki eginak dira.
Arte povera: 1967an Italian sortzen den mugimendua, Germano Celant-ek izen honen bidez, naturako materialekiko lotura zuzena (lur, ikatz, harri, beira, oihal, barazki, animália etab. ekikoa) berrezartzeko nahia duen artista talde bat biltzen du.
francAquitaine: Akitaniako Arte Garaikidearen Eskualde Fondoa. Frantziako Eskualde Fondoa. Frantziako eskualde bakoitzak FRAC bat du: arte garaikidearen bilduma bat ezartzeko ardura duen eskualde mailako erakundea.
Kitsch: Barrokoaren sinonimoa, probokatzailea eta gustu txarrekoa. Kontsumo gizarteari dagozkion elementu herritarren erabilerak ezaugarritutako estiloari deitzen zaio horrela.
Land art: 60ko hamarkadaren amaneran Ameriketan eta Ingalaterran garatutako eta naturarengain parte-hartzean oinarritzen den mugimendu artistikoa.
Pop art: Arte herritarraren laburdura. Gizartearen benetako fenomenoa adierazten duen mugimendu artistikoa. Kontsumo gizartearen irudi estereotipatuen erabilerak ezaugarritzen du.
Ready-made: Kontsumo gizartearen objektu bat, objektu standard bat eskuratzea, artistaren hautapen soila dela eta, artelantzat hartzeko, Marcel Duchamp ready-made delakoen sortzailea izan zen, 1914an.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04