Concha Jerez: lekutik ezlekura
2001/7/5 - 2001/9/1
Komisarioa: Ana Salaverría
Artistak: Concha Jerez
Testuak: Concha Jerez, Gloria Picazo, José Iges
Muntaia: Arteka
Prentsa oharra:
LEKUTIK EZLEKURA
Concha Jerez
Izen horrekin in situ lan bilduma gisa Koldo Mitxelena Kulturunean egiten ari den erakusketa hausnarketa pertsonala da, azken finean, 2001. urte honetan hogeita hamar urteko bizitza profesionala eta hirurogei urte biologiko betetzen ditudalarik, egiteko beharra sentitzen den hausnarketa pertsonala. Iraganiko filma begi kritikoez muturrez mutur ikusteko eta bertatik ateratzeko urrunetik ikusita izpi gidari anitzen mugarri gisa gailentzen diren ideia eta trazadurak, izpi haien artean nire obraren osotasuna ulertzeko erabakigarriak direnak aukeratuz.
1976ko nire lehen erakusketan formulatutako eta orain arte presente dagoen buru-zentsura ideiarik abiatuta, beste zenbait ideia sortuz joan dira, eta haien gainean narratiba zehatzak marratu ditut azken urteotan. Denbora kontzeptuak; oroimenetik abiatutako ibilbideak; mugen inguruko, egunerokotasunaren inguruko ideiak; arauak hausteko, interferentziak sortzeko, labirintuak asmatzeko, irudikeriak transmititzeko erabakia; utopia hautsiei, dekoratuari aurre egin; begiradarekin esperimentatu; inbentarioak egin lekuko gisakoaren so arretatsupean; agian paradisuen atalaseetara hurbildu uste izan edo desiren trafikoan nahasita mugitu, zaindariak zelatan dauden bitartean; eguneroko ustezko paradisuetatik, eguneroko musiketatik ibili. Ispiluaren alde iluna ez ahaztu.
Nahiz eta nire lana leku/espazio fisikoaren gaineko hausnarketatik abiatu, azken urteotan, espazio materiagabea bultzatu duten teknologia berrien bidetik etorritako ez-lekuaren errealitate hori agertu ostean, ez-leku horrek ere funtsezko espazio bat hartu du nire obra egitean. Irrati-arteko obrak, irratiko espazio materiagaberako sortuak, bideoa erabiltzen duten obrak, zintaz zein espazio erreal bat etengabe erregistratuz materiagabe bihurtzen duen kameraz, interneterako lanak, sare elektronikoaren ez-lekutik mugitzen direnak, horiek guztiak lekutik ez-lekura mugitzen dira. Horregatik erabaki dut erakusketa honen gaia nire obran 70eko hamarkadako hasiera-hasieratik orain arte etengabeki gertatzen den urrats horretan zentratzea.
Erakusketak, zazpi Instalazio handik eta giltza-pieza sorta urri batek osatua, nire obra zeharkatzen duen gogoeta-ibilbide bat markatzen du, 70eko hamarkadatik orain artekoa, zeinean leku fisikotik abiatuta ez-lekurantz zabiltzan, eta hura ere leku fisiko batean ainguratzen da. Instalazio hauetako lau, iraganean egindako lanetatik abiatzen badira ere, KMko espazioetara egokitu ez ezik, birlandu ere egin dira erakusketa honetarako. Gainerako hirurak ex novo egin ditut egokiera honetarako. Instalazio multzotik, birlandutakoetako bi José Igesekin elkarlanean eginak dira.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04