Cormán. Krisi kabinetea

Funtsean, pintura erakusketa da, argazki eta collage batzuk ere badituen arren. Jesus Maria Cormanek 34 koadro, 15 argazki eta 11 collage egin ditu espresuki KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakusketa honetarako. Duela gutxi Leon Felipe VI. Nazioarteko Poesia Saria irabazi duen pintore eta idazle donostiar honek azken urtea eman du zeregin horretan.
Ganbara aretoaren atarian ikusiko dugun lehen koadroak erakusketa osoa ulertzeko gakoak ematen ditu: eskua ixtean artistak sortu duen buztinezko pieza bat da eta erakusketaren bilakaera iragartzen du. Pieza hori berriro agertuko zaigu koadro batean baino gehiagotan, paisaian igerian ari dela. Ia beti zuri-beltzeko paisaian, "gogoetaren lagungarri".
Irudien bidez, artistaren estudioan sar gaitezen proposatzen digu Jesus Maria Cormanek. Obra egiteko prozesua erakutsiko digu bere obren bidez: "Bere abileziak erakusten dizkigun bezala, bere okerrak ere erakusten jakin behar du artistak". Cormanek, beraz, bere duda-mudak, zalantzak eta emaitzak jarriko dizkigu agerian.
Pinturen lagungarri, poema-bilduma bat aurkituko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunearen sarreran. Izan ere, Cormanentzat, literatura eta pintura "joan-etorriko bidaia bat" dira. Biak esku emanda doaz, biak paraleloan.
Erakusketari buruzko post-a Gipuzkoakultura.net-en
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17