COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean kulturaren sektorearentzat berariaz martxan jarritako laguntzak.
COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioz alarma-egoera ezarri zenetik, administrazioek eta beste zenbait erakundek hainbat dirulaguntza-lerro jarri dituzte abian, batzuk orokorrak, baina beste batzuk kulturaren sektorearentzat berariaz diseinatuak.
Kulturaren sektorearentzako laguntzen helburu nagusiak bi izan dira, nagusiki: batetik, pandemiak eragindako larrialdiak sortutako kalte ekonomiko eta sozialak arintzea; eta, bestetik, jarduera profesionala suspertzen laguntzea, ekoizpenak eta emanaldiak sustatuz, egituren egokitzapena eta mantentzea bultzatuz eta abar.
Gogoratu ere Gipuzkoako Foru Aldundiko K bulegoa eskura daukazuela zuen garapenetan laguntza eskeintzeko eta baita Eusko Jaurlaritzak martxan duen aholkularitza zerbitzua.
Jarraian datoz jasota kulturaren sektorearentzat indarrean dauden ezohiko dirulaguntzak.
KULTURAREN SEKTOREARENTZAKO BERARIAZKO LAGUNTZAK (ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITA DUTENAK)
Deialdiaren egilea: Musika Bulegoa (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin)
Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2020/10/25
Deialdiaren egileak: Europako Batzordea eta Europako Inbertsio Funtsa
Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2020/10/31
Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri.
Ministerioak aurkezten duen laguntza-lerroa ere partekatu nahi dugu:
Kultura eta Kirol Ministerioaren 2020rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.http://www.culturaydeporte.gob.es/destacados/plan-estrategico-subvenciones-2020.html (COVID-159. orrialdea espezifikoak) eta 'Espainiako Ekonomia Berreskuratzeko, Eraldatzeko eta Indargabetzeko Plana, 700 milioi euroko inbertsioak izango dituena kultura-arloan, 2021etik 2023ra bitartean eraginkorrak izango direnak. https://www.lamoncloa.gob.es/presidente/actividades/Documents/2020/07102020_PlanRecuperacion.pdf
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27