Covidaren albo kalteak eta horri buruzko komikiak

Efectos secundario : 19 historietas del Covid
Astiberri – Cultura en Vena, 2021
Astiberrik ‘Cultura en Vena’ elkarteari tokia egin dio beraien taldea osatzen duten hainbat komikigileren lanak paperean argitaratuz. Gainera udazkenean zehar erakusketa bidez ere zabalduko dituzte lan hauek.
Bilduma honetan parte hartu duten komikigileak Alfonso Zapico, Amaia Arrazola, Ana Galvañ, Ana Oncina, Antonia Santolaya, Carla Berrocal, Cristina Bueno, Cristina Durán y Miguel Ángel Giner Bou, Javier Olivares, Josune Urrutia, Laura Pérez Vernetti, María Herreros, Martín López Lam, Meritxell Bosch, Núria Tamarit, Paco Roca, Raúl, Sole Otero eta Susanna Martín izan dira.
Bertan etxeko leihotik egindako hausnarketak, pandemiak eragindako beldurrak, itxialdian sortutako ametsak zein munduan pandemiak izan duen eragina eta sortu dituen lehentasun berriei buruz jardun dute. Eta lehen orrietan ohartarazten diguten bezala, medikamentu grafiko honek osasunean eragin onuragarriak eduki ditzake, hala nola, hausnarketa eragitea eta kontzientzia eta enpatia sozialaren areagotzea du xede.