Saio irekiaren kronika: Irisgarritasuna eta inklusioa
2021eko azaroaren 16an, K bulegoak bosgarren saio irekia antolatu zuen, irisgarritasuna eta inklusioaren gaia hizpide: Irisgarritasuna eta inklusioa sorkuntza prozesu eta proiektu kulturaletan. Saio irekiak hilean behin antolatzen ditu K bulegoak. Gipuzkoako kultura eta sorkuntza eragileak biltzera bideratuta, gai bat dute ardatz elkarrekin eztabaida piztu eta esperientziak partekatzeko xedez.
K bulegoak bi saio egin ditu online, goizez eta arratsaldez, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Bertan, lurraldeko hogei eragiletik gorak hartu dute parte, museoetako eta elkarteetako kideak, sortzaileak eta gaiarekin lotura estua zuten eragileak, besteak beste.
K bulegoko Enara Garcia erraztaile lanetan aritu da eta hausnarketa hiru eduki atalen arabera antolatzea proposatu du: ezagutza, esperientziak eta irtenbideak. On the Move proiektuaren baitan arte eszenikoetan irisgarritasuna sustatzeko egindako ikerlanaren txostena izan da kontuan, askoariko edukiak aztertzeko aukera izateko asmoz.
- Ezagutza. Irisgarritasuna, inklusioa, desgaitasuna, aniztasun funtzionala… kontzeptuen eta edukien inguruan dugun ezagutza, iritzia, erabilera irizpidea… Desgaitasuna duten artisten lanarekiko kultura-erakunde eta -profesionalek duten ezagutza maila. Erakundeak irisgarriagoak eta inklusiboak egite aldera dauden baliabideen gainean dugun ezagutza.
- Esperientziak. Gaitasun eta desgaitasun ezberdinak dituzten artista eta publikoen irisgarritasun eta inklusiora begira sustatzen diren esperientzien azterketa.
- Irtenbideak. Babes eta sustapen ekimenek duten garrantzia, politiken azterketa, berrikuspena. Saioa hasi eta berehala heldu diogu mamiari, parte hartzea aberasgarria izan da oso.
Jaitsi kronika osoa bertan partekatu ziren ideiak eta hausnarketak ezagutzeko, baita gaiari lotutako hainbat baliabide ere.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27