Creative Commons Zine Jaialdia
Kalitatzeko zinea, Creative Commons lizentziekin egindakoa. Hori da Donostian lehen aldiz egingo den zine jaialdi honen berezitasuna. Dozena bat pelikula, hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dira hiriko kultur gune ezberdinetan.
Lizentzia mota honek malgutasun handiagoa eskaintzen du, filmak asmo komertzialik gabe banatzeko, proiektatzeko eta kopiatzeko; hala, gainditu egiten ditu Copy Right lizentziek eta egile eskubideen kudeaketak dituzten mugak. CC lizentziei esker, egileek eta banatzaileek beren lanak amortizatu edo errentagarri bilakatu ditzakete, baina, aldi berean, guztion eskura jartzen dituzte, guztion onerako.Horrela, zinearen errealizaziorako eta banaketarako paisaia berriak sortzen ari dira, finantzazio kolektiboko ereduekin (crowdfounding), eta obra banatu eta ezagutzera emateko bide berriekin, hala nola internet.
Zineaz gozatzea, esperientziak partekatzea, ildo berriak lantzea eta ideia praktikoak zehaztea dira zinezaleei eta profesionalei zuzendutako "cine CC donostia" jaialdi honen helburuak.
18:30 Good Night Sofia (54’)
19:30 Mesa redonda. Cine y Cultura Libre
19:00 Za kulisami (8’) (19:00) + TPB:AFK The Pirate Bay: Away From Keyboard. (80’)
19:00 Saturday the 14th, (2’) + ¿Jugamos? (11’) + Kitty Kitty (11’) + La Luz de Mafasca (90’)
18:30 16th Folk Room (60’) + Nunca es tarde: (55’)