Crossover 2021

Crossover telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta. Izan ere, gaur egun telesailik gabe ezin dugu elkar ulertu; zinema, literatura, musika edo arterik gabe ulertu ezin dugun bezala.
Crossover hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako. Horrez gain, kultur erakunde eta eragile garrantzitsuen laguntza ere jaso da, baita ikus-entzunezko sektoreko plataforma digital garrantzitsuenetakoena ere.
Hori dela eta, Crossover telesailen kultura berriaren foro nabarmenetako bat da. Jaialdiaren laugarren edizio honetan, besteren artean, paisaiak genero beltzan duen eragina, geure munduaren kolapsoa erretratatzen duten telesailen olatua, entzuteko diren serieen loraldia edota euskal ikus-entzunezkoak bizi duen momentu gozoaren arrazoiak aztertuko dira.
Hauexek dira KM Kulturuneko Areto Nagusian disfrutatu ahalko duzun ekitaldiak, Crossover jaialdian. Bertaratzeko aurretik izena eman beharko duzu lotura honetan:
https://www.eventbrite.es/o/crossover-series-festival-33058405235
Apirilak 20a, asteartea, 18:00 (gaztelania)
Mahai-ingurua
Entzuteko serieak
Formatu berri bat da, irrati sail klasikoen oinordekoa, eta mota guztietako publikoak erakartzen ari da. Entzuteko serieek formatu berri bat eskaintzen diete serializatutako fikzioen zaleei, eta plataforma handiak, eskaerari kasu eginez beti, unean uneko aktore arrakastatsuenen ahotsak dituzten lanak ekoizten ari dira. Horri buruz hitz egiteko, formatu berri horrekin lotutako aditu talde bat elkartu dugu.
Partaideak: Isabel Cadenas Cañón, María Jesús Espinosa, José A. Pérez Ledo, Jorge Carrión (moderatzailea).
Apirilak 21, asteazkena, 18:30 (gaztelania)
Proiekzioa eta mahai-ingurua
Kolapsoa hemen dago jada?
Garai nahasiak bizi ditugu eta, dirudienez, serieak tematuta daude egoera hori islatzeko; izan ere, ekoizpen azkarreko formatua dutenez, aukera ona dute, kasu askotan, gaurkotasuna berehala erakusteko. Hala ere, ispilu fidagarri bat eskaintzen digute edo, besterik gabe, irudi hutsala eta sinplifikatua erakusten digute? Apokalipsi desfile hori biziko dugunaren aurrerapena al da? Edo pertsona hunkiberenak atsekabetzeko pentsatutako ariketa distopikoak dira?
Hitzaldiaren aurretik, L’Effondrement serieko bi atal proiektatuko dira, Studiocanal enpresaren kolaborazioari esker.
Partaideak:Rosa Belmonte, Sergio Del Molino, Laura Fernández (moderatzailea).
Apirilak 22a, osteguna, 18:30 (euskara)
Mahai-ingurua
Serieen generoa
LGTBI komunitateko pertsonaien eta sortzaileen presentzia minoritarioa da oraindik serie eta horien produktuen industriaren barruan. Hala ere, ukaezina da hori aldatzen hasi dela, eta azken denboraldietako estreinaldietan gero eta ohikoagoa da kolektibo horiek ordezkatzen dituzten ahotsak aurkitzea, eta, askotan, serie horiek kritikaren eta publikoaren harrera ona dute. Serieen generoa ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dugu solasaldi honetan.
Partaideak: Lucía Baskaran, Aitziber Garmendia, Gaizka Izagirre (moderatzailea).
Apirilak 23a, ostirala, 18:00 (gaztelania)
Mahai-ingurua
Arrakasta baten gakoak
Urte gozoak dira ikus-entzunezkoetarako Gipuzkoan. Gure lurraldeko talentua disziplina guztietan nabarmentzen ari da eta hemen sortutako serie eta filmek arrakasta dute nazioarteko lehen mailako jaialdi eta plataformetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak omenaldia egin nahi dio sektoreari, Goya, Feroz eta Forqué sarietan lortu dituen azken errekonozimenduen harira. Ekitaldi honetan protagonistetako batzuk arrakasta horri buruzko ikuspegia emango digute, bai eta Gipuzkoako eta Euskadiko ikus-entzunezkoen hurbileko etorkizunari buruzko iritzia ere.
Partaideak: Ane Gabarain, Diego San José, Mikel Serrano, Koldo Zuazua.
Apirilak 23a, ostirala, 19:30 (gaztelania)
Mahai-ingurua
Atresmedia: Sareak eta serieak
Sare sozialak oinarrizko elementu bihurtu dira, eta eragina dute gure arteko harremanetan, eta, jakina, baita serieak gozatzeko dugun moduan ere. Sareetan emandako babesari esker, benetako fenomeno sozial bihurtu dira By Ana Milán, Veneno eta Luimelia serieak, besteak beste, eta Crossover-etik harreman hori modu kritikoan aztertzen saiatuko gara, alde onak eta txarrak sakontasunez aztertuz.
Partaideak: Montse García, Pol Hermoso, Emilio Sánchez; Javier Zurro (moderatzailea).
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian