Crossover. Telesailen kultura
Crossover. Telesailen kultura
Crossover telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta. Crossover ikuspegi, formatu eta gai ezberdinetatik abiatuta hurbiltzen da telesailetara, betiere publikozabal batean pentsatuz. Festibalak dibertimendua eta telesailen hainbat alderdiri buruzko solasaldiak eta eztabaidak konbinatzen ditu, aztertze aldera nola agerrarazten gaituzten eta nola koantzen gaituzten, ahaztu gabe, jakina, erakustaldiak eta estreinaldiak. Crossoverrek Donostia Zinemaldiaren eta beste kultura erakunde eta eragile garrantzitsu batzuen laguntza ere badu, baita ikus entzunezkoen sektoreko plataforma digital garrantzitsuenetako batzuen laguntza ere, eta horrek eragiten du telesailen kultura berriaren foro garrantzitsuenetako bat izatea.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian jaialdiko ekitaldi hauek egingo dira:
Apirilak 27, asteazkena
18:30ean
Jalgi hadi plazara: plataformak eta hizkuntza gutxituak
Plataformek errotik aldatu dituzte bai zinemaren eta telesailen kontsumoa, bai erakusketa eta ekoizpena ere. Nola eragiten die aldaketa horrek hizkuntza gutxituei? Zer neurri dira beharrezkoak ikus-entzunezkoen ingurune berri horretara egokitzeko? Koldo Almandoz, Hondar ahoak telesailaren zuzendaria, Marian Fernández ekoizlea eta Urtzi Urkizu kazetaria, Gaizka Izagirre moderatzaile dela, plataformen eta hizkuntza gutxituen arteko harremanari buruz solasean arituko dira.
Partaideak: Koldo Almandoz, Marian Fernández, Urtzi Urkizu. Moderatzailea: Gaizka Izagirre.
(Hizkuntza: euskara; aldibereko itzulpena gaztelaniara)
20:00etan
La novia gitana: Del libro a la pantalla
La novia gitanak, ATRESplayer Premium-en serie berria, Carmen Molaren nobela egokitzen du. Izen honen atzean Agustín Martínez, Jorge Díaz eta Antonio Mercero daude. Azken honek eta José Rodríguez gidoilariak proiektua aurkeztuko dute, Montse García (Atresmedia TV Fikzioaren zuzendaria), Jordi Frades (Diagonal TVren zuzendari orokorra) eta Tomás Silbermanekin (VIS Españako Fikzio Garapenaren arduraduna) batera. Serieak sei urteko tartearekin erailak izan ziren bi ahizpa gazteren kasua kontatzen du.
Partaideak: Montse García, Jordi Frades, Antonio Mercero, José Rodríguez, Tomás Silberman. Moderatzailea: Alberto Rey.
(Hizkuntza: gaztelania)
Apirilak 28, osteguna
18:30ean
Ciencia y ficción: La ciencia en las series
Zientziaren eragina ez da soilik zientzia fikzioko telesailetara edo telesail fantastikoetara mugatzen; aitzitik, orobat iristen da Black Mirror bezalako fikzio kezkagarrietara edo The Big Bang Theory bezalako telesail dibertigarrietara. Zein dira zientziaren eta telesaileko fikzioaren arteko harremanak? Crossoverrek Aitzol García-Etxarri DIPCeko ikerlaria, Eduardo Sáenz de Cabezón matematikaria eta Órbita Laika programako aurkezlea, eta José Luis Crespo Quantum Fracture kanal ezaguneko dibulgatzaile ezaguna. Ylenia Benito kazetari kulturalak moderatuko du.
Partaideak: José Luis Crespo, Aitzol García-Etxarri, Eduardo Sáenz de Cabezón. Moderatzailea: Ylenia Benito.
(Hizkuntza: gaztelania)
20:00etan
Estrenos Crossover: Magpie murders
Anthony Horowitzen best-seller homonimoa telesail bihurtua. Horowitz egungo detektibe eleberrien idazlerik bikainenetako bat da. Magpie Murders misteriozko artifizio landu bat da, bilbe bat duena beste baten barruan: bata garaikidea da; bestea, berriz, 50eko hamarkadaren amaierakoa. Bi hilketa eta, jakina, bi detektibe. Apustu erakargarri horren lehen kapitulua estreinatuko dugu, laster AXNen gozatu ahal izango duguna.
Aurkezpena: Xabier Gutierrez.
(Proiekzioaren hizkuntza: ingelesa, JBGA)
Apirilak 29, ostirala
18:30ean
Ficciones (seriales) y adicciones (reales)
Ez dira gutxi azken aldian adikzioak eta droga elementu narratibo gisa ekartzen dituzten telesailak: Dopesick, Euphoria, Breaking Bad, Entrevías, Cardo… Aitor Gabilondo Entrevías arrakastatsuaren ekoizle exekutiboa da (eta, besteak beste, Patria eta El Príncipe telesailen sortzailea). Javier Giner zuzendaria, gidoilaria eta idazlea da, eta oihartzun handia izan du Yo, adicto liburu berriarekin: bere adikzio eta berrosatzearen lekuko indartsu bat. Alberto Rey kritiko eta idazleak moderatuta, biek fikzioen eta adikzioen arteko harreman horren gakoei helduko diete.
Partaideak: Aitor Gabilondo, Javier Giner. Moderatzailea: Alberto Rey.
(Hizkuntza: gaztelania)
20:00etan
Estrenos Crossover: The Palace
The Palace suspenseko drama liluragarri bat da, RDAn girotua, justu Berlingo Harresia erori aurretik. Urteetan bananduta egon diren bi ahizpa biki berriz aurkitu dira, eta erabakitzen dute ikertzea zergatik banandu zituzten eta zer sekretu gordetzen dituen beren familiak. Lorenzo Mejino kritikariak Cosmoren telesail honen lehendabiziko estreinaldia aurkezten du, zeinak Europako historiaren une bakarrera hurbiltzen gaituen.
Aurkezpena: Lorenzo Mejino.
(Proiekzioaren hizkuntza: alemana, JBGA)