Crossover telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta. Izan ere, gaur egun telesailik gabe ezin dugu elkar ulertu; zinema, literatura, musika edo arterik gabe ulertu ezin dugun bezala.
Crossover hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik.
Horrez gain, kultur erakunde eta eragile garrantzitsuen laguntza ere jaso da, baita ikus-entzunezko sektoreko plataforma digital garrantzitsuenetakoena ere. Hori dela eta, Crossover telesailen kultura berriaren foro nabarmenetako bat da.
Hasiera batean maiatzerako aurreikusita zegoen, baina Covid-19ak eragindako osasun krisiak eragotzi egin zuen jaialdiaren hirugarren edizioa egun horietan egitea; nolanahi ere, Crossoverek ez du huts egin nahi izan 2020an, urrian hiru eguneko formatu murriztuarekin egingo baita.
Egitaraua: