Curd Jürgens (1915-1982)
Curd Jürgens Alemanian jaio eta 1945. urtean Austrian nazionalizatutako aktorea izan zen. Antzerkian ere arrakasta handia izan zuen, eta antzerki nahiz zinema lanetan aritu zen aldi berean bere karrera guztian.
Haren filmografian aipatzekoak dira film hauetan protagonista modura egin zituen lanak: Michele Strogoff - il corriere dello zar; Ingrid Bergman-ekin egin zuen The Inn of the Sixth Happiness film ahaztezina; Brigitte Bardot ezagutzera eman zuen Et Dieu créa la femme; eta “gaiztoaren” papera zuen James Bond-en The Spy Who Loved Me filma. Kontaezinak dira, baita ere, film belikoetan bigarren mailako aktore gisa, militar alemaniarrak antzeztuz, egin zituen lanak.
Curd Jürgens aktorearen lana gogoratuko dugu otsailaren 4tik 9ra bitartean.