Dagoeneko Topaketa berankorrak
Ostegunetatik aurrera, beraz hilak 21etatik aurrera, Topaketa berankorrak, Elena Asins-en erakusketa berria, ikusi ahal izango da.
Topaketa berankorrak erakusketak denboraz hitz egiten digu, orainera eramandako iraganeko denboraz, gure eskura ditugun baliabide teknologikoei esker orain sortutako obrak utopia ziren garaiez, ikusezintasunaz, orain oraina diren topaketa berankorren absentziaz.
Gaur egun, nahi ez duzuna ere egin daiteke, baliabideak baititugu horretarako, dio 1996 urtetik Azpirotzen (Nafarroa) bizi den artistak, eta Albert Einstein fisikari handiaren esaldia ekartzen du gogora:
Nire ustez, baliabideen perfekzioa eta helburuen nahasmendua dira gure garaiaren ezaugarri behinenak.
Aro digital berriak eskura jartzen dizkigu, ez baliabideak bakarrik, baita edukia ere; horrek halako mesfidantza eta beldur esplikaezin bat sorrarazten dio artistari baita gozamena ere, harro baitago makinak eta berak lortzen duten horretaz.
Datak: 2012/06/21-2012/09/22
Ordutegia: steartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
Obrak: bere obra berrieneko instalazio, bideo, serigrafia eta marrazkiak
Bisita gidatuak: 943 112 750 eta kmbisitagidatuak@ereiten.com