Daniel Mann (1912-1991)
Daniel Mann-ek, New Yorkeko (Brooklyn, 1912) zinema zuzendari horrek txikitatik jaso zuen antzerki alorreko prestakuntza sendoa eta, horren ondorioz, bikain egokitu zituen antzerki eta literatur lan asko pantaila handira.
Haren filmografia ez da oso emankorra, baina film oso interesgarriz osatuta dago: Come Back, Little Sheba, Burt Lancaster eta Shirley Boothekin; The Rose Tattoo, Burt Lancaster eta Anna Magnanirekin; I'll Cry Tomorrow, Susan Hayward eta Richard Conterekin; The Teahouse of the August Moon, Marlon Brando eta Glenn Fordekin; The Last Angry Man, Paul Munirekin, Butterfield 8, Liz Taylor eta Lawrence Harveyrekin, edo The Revengers, William Holden eta Ernest Borgninerekin.
Beste film aipagarri batzuk dira Who's Got the Action?, A Dream of Kings eta Our Man Flint.
Daniel Mannen zinema berrikusiko dugu urriaren 27tik 31 bitartean.