Daniel Torresen 'El futuro que no fue' komikia

El futuro que no fue
Daniel Torres
Norma, 2021
Daniel Torres komikigile valentziarra da, 80ko hamarkadaz geroztik ezaguna, batez ere Cairo bezalako aldizkari mitikoetan egindako lanarengatik. Bere marrazkian nabaria da Arkitektura ikasketak egiten ibilitakoa dela, nahiz eta Arte Ederrak ikasten amaitu zuen. Bere marrazkera oso marra argiek eta definituek osatzen dute.
80ko hamarkadakoa da erabat bere marrazketa. Bertan du oinarri eta fruitu gehien egile honek. Garai hartako marrazkiaren aparteko definizioa da Torres. Sasoi horretan sortu zuen bere pertsonaiarik ezagunena ere, Roco Vargas eta bere zientzia fikziozko unibertsoa. Aurten argitaratu den 'El futuro que no fue' komikiak berriz hartzen du unibertso hartako giroa eta bertan Archi Cúper detektibearen istorioa kontatzen da.
Roco Vargas pertsonaia 1983 urtean sortu zuen Daniel Torresek aldizkari bateko komikian. Zientzia fikziozko idazlea eta gaueko klub baten jabea da Roco, baita espazioko abenturen zalea eguzki sisteman zehar bidaiatuz bizi dena. Abentura hauetan oso esanguratsuak dira auto hegalariak, robotak edo izaki alienigenak. Montebahía izeneko lurraldean bizi da Archi Cuper detektibea, bertako auzo txiro eta arriskutsuenetan.
Kontakizun retro futurista hau gure kontsumozko gizartearen kritika argia dela esan genezake. Eta aldi berean, Hollywoodeko detektibeen ohiko pelikuletako giroa eta usaina dario komikiari, halaxe aipatu dute Zona Negativako lagunek ere.